parallax background

Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte.

Antolatzaileak:
3 logos UNED Centros Asociados
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

0. Sarrera: zer da euskal zinema. Amaigabeko istorioa.


1. Historia antzeko bat.

a. Jatorriak (1895-1939).

b. Frankismoa (1939-1975).

c. Trantsizioa eta 80ko hamarkada (1975-1989).

d. 90eko belaunaldia (1990-1999).

e. XXI. mendea (2000-2022).

f. Etorkizunik al da?


2. Euskal zinemaren ekosistema.

a. Industriaren aztarnak.

b. Ba al dago Basque Star System bat? Euskal aktoreak.

c. Filmak zabaldu, filmak erakutsi, filmak zaindu.

d. Teknikari euskaldunak (argazki zuzendariak, musikariak, muntatzaileak, gidoilariak, soinu-teknikariak, dekoratzaileak, makillatzaileak…).

3. Zeharkako ikuspegiak.

a. Emakumeak euskal zinemagintzan.

b. Genero zinea Euskal Herrian (komedia, suspensea/thrillerra, beldurrezkoa, fantasiazkoa…).

c. Film laburrak.

d. Euskal zine dokumentala.

e. Euskal animazioaren ibilbidea.


4. Zine analisia/kritika.

a. Oinarriak eta tresnak film analisian.

b. Zine historiako film baten analisia (adibidea).

c. Euskal zinemaren adibide batzuk: Ama-Lur; Behiak; Handia; Irrintziaren oihartzunak.


5. Bibliografia eta webgrafia.




Zigor Etxebeste Gómez

2003tik Donostiako Nazaret Zentroan Batxilergoko irakasle eta orientatzaile bezala lan egiten du (euskaraz eta gaztelerako ikasgaiak: Filosofia, Historia, Artearen Historia, Literatura Unibertsala, Mundu Garaikiderako Zientziak). Bertan Hezkuntza Berrikuntzan hainbat proiektu bultzatu ditu (2005-2008, 2013), batez ere ikasgelan ikus-entzunezko baliabideak erabiltzeko asmoz.

Geografia eta Historian Lizentziatua (Artearen Historian espezialitatea) eta Valladolideko Unibertsitateko Zine Katedran Zinematografiaren Historian eta Estetikan Espezialista da baita ere. Letras de Cine aldizkariaren sortzaile eta erredaktore izan zen (eta bere zine-kluban parte-hartzaile eraginkorra) 1998 eta 2006 artean.

Irratian kultura kolaboratzaile (erakusketak, kontzertuak –Donostiako Heineken Jazzaldia batez ere-, antzezlanak,…) eta batez ere zine kolaboratzaile bezala irrati-etxe desberdinetan jardun da (Herri Irratia, Punto Radio, eta batez ere Onda Vascan astero zine kritikaria 2007-2013 eta 2019-20). Zinemaldi askoren berri eman du 1998tik gaur arte: Donostiako Zinemaldia, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Giza Eskubideen Zinemaldia (bertan 2011n Amnesty International-eko Sariaren Epaimahaikide izan zen), Sitgeseko Zinemaldia.

2010ean Julio Medem liburua argitaratu zuen (Cátedra argitaletxea) eta hainbat artikulu eta ikerlan idatzi ditu zine argitalpen desberdinetan (Nosferatu, Ikusgaiak, Letras de Cine, Beldurrezko Asteko talde-liburuetan, Donostiako Zinemaldiko talde-liburuetan…). 2017an euskarazko liburua idatzi du Nosferatu Bildumarako, Biharko amesgaiztoak. Distopien ibilbidea literaturatik zinemara (6. zenbakia).

Bestalde, Kutxa Ikasgeletan (2003-2009) eta Kontadores Gaztelekuan (2003-2005) zine ikastaro eta tailerrak eman ditu, baita hitzaldiak (Zinea eta Hezkuntza, Zine Analisia, Jacques Demy zuzendariaren inguruan…) eta solasaldi zinematografikoak (Isaki Lacuesta, Guillermo Arriaga, Thomas Bidegain, Belén Gopegui…). 2014ko uztailean, Euskadiko Filmategiak eta EHUk antolatutako Kongresuan (“Euskal Zinema: Zinemagileen hiru belaunaldi/Cine vasco: Tres generaciones de cineastas”) parte hartu zuen “Euskararen presentzia eta erabilera euskal zineman” hitzaldiarekin.

Baita ere Ganora Filmak Elkarte Soziokulturalaren sortzaile eta partaide da eta 2013an elkarteak antolatutako Patricio Guzmán zinegile txiletarrak eskeini zuen mintegiko buru eta dinamizatzaile izan zen.

Zinea.eus atarian kritikari moduan lan egin zuen (2018ko ekainetik 2019ko ekainera).

SSIFF-Donostia Zinemaldiko telebistan erredaktore lana egin du Morgancrea enpresarako (2019, 2020 eta 2021).


Kolaboratzailea

Asmoz-Logo